Albistea hauxe da: Eusko Jaurlaritzako curriculum dekretu berriek ez dute euskara lehenesten. Isabel Celaák iragarri zuen atzo “doktrinatze nazionalista” amaitzekotan. Albistea hedabide askotan argitaratu da gaur: Berria, Público, Gara, El País, Deia, El Correo…
Celaáren erabakiaren kontrako erantzunak gaur ere heldu dira.
Aralarrek hauxe dio:
Aralarrek salatu egin du Isabel Celaa Hezkuntza sailburuaren ereduen dekretua. “Doktrinatze nazionalista hastekotan orain hasiko da PP eta PSEren eskutik”, salatu du Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek. Gezurra dio sailburuak dioenean euskara, lehentasunez, irakaskuntza hizkuntza izendatzeak gizartearen %80 kanpoan uzten duela. Euskal gizarteak berak ere hala adierazten du: azkeneko matrikulazio berrietan %71 D ereduan izan dira eta %24 B eredua. A eredua %5era ere ez da heldu”, gogoratu du Basabek. Aralarren ordezkariaren ustez, “gizarteak berak aukeratu du euskara izatea, lehentasunez, irakaskuntza hezkuntza”.
Bestalde, eta Euskal Herria kontzeptu historiko eta kulturala izateaz gainera, “politikoa ere” badela dio Aralarren ordezkariak. “Euskal Herria termino politiko legez ere existitzen dela aditzera ematen dute egunero-egunero PSEk eta PPk, Nafarroan eta EAEn, ez beste inon, ezin baita ulertu PPk lagundutako PSOEren gobernua izatea edo PSOEk lagundutako PPren gobernua izatea”.
Aralarrek gai honetan ere “abertzaleen arteko elkarlana bultzatuko du, helburuak zehaztu eta helburu horretara heltzeko biderik egokiena zein den guztion artean erabakitzeko”.
EAJk ere erantzun du (Europa Press):
La parlamentaria del PNV Arantza Aurrekoetxea consideró hoy “un exceso verbal incalificable” que la consejera de Educación, Isabel Celáa, haya acusado al anterior Gobierno de proceder al “adoctrinamiento nacionalista” en las aulas. Tras afirmar que desde el Gabinete López todavía “se hace oposición” al Ejecutivo de Ibarretxe, reclamó a Celáa “actitudes dialogantes y conciliadoras”.
Aurrekoetxea se refirió, de esta forma, al anuncio realizado ayer por la titular de Educación sobre los 150 cambios que impulsará en los decretos educativos del anterior Gobierno con el fin de alejar a la escuela del “adoctrinamiento nacionalista”.
La dirigente jeltzale afirmó que no benefician “en nada” al euskera en el ámbito educativo “las actitudes extralimitadas y las expresiones lanzadas para justo lo contrario a lo que dicen que pretenden: unir el sentir mayoritario de los vascos y de esta sociedad”.
“Expresiones y comunicaciones como las de ayer están totalmente fuera de lugar. Son un exceso verbal que sólo provocan y transmiten crispación, enfado y reacción en amplios sectores de la sociedad”, añadió.
Por ello, destacó que, “en el ámbito educativo y lingüístico, el euskera y la educación, necesitan de actitudes dialogantes, conciliadoras, es decir, todo lo contrario a lo que escuchamos ayer”.
Para la parlamentaria del PNV, Isabel Celáa debe cambiar “totalmente de actitud” porque, con esa postura, “parece que hace oposición desde el Gobierno”. “Parece un Gobierno que, en lugar de gobernar, se empeña en hacer oposición contra el Gobierno anterior”, añadió.
ELAk honako hau dio:
Gaur egungo Eusko Jaurlaritzak daukan helburu nagusia, Estatua uniformizatzea da, EAE beste edozein erkidegoren pareko bilakatuz.
Isabel Celáak atzo iragarri zituen curriculumaren aldaketak eskolaren esparruan ere helburu hori gauzatzeko saiakera bat baino ez dira.
Aldaketa hauek eragiten dieten gaiek agerian uzten dute, argi asko, gobernu honen ibilbidean obsesio identitarioak, españolak kasu honetan, daukan garrantzia.
Alde batetik, Euskal Herria kontzeptua errealitate ia folkloriko batera murrizteak gure errealitate nazionalarekiko erreferentzia guztiak curriculumetik ezabatzea du helburu. Bestetik, euskarari irakaskuntza-hizkuntza nagusiaren izaera kentzeak eta horren ordez gaztelaniarekiko ustezko (ez benetako) parekatzea ezartzeak, euskara desabantailan uztea dakar, kontuan izanda bere egoera diglosikoa. Gainera, parekatze faltsu bat besterik ez dela baieztatzeko nahikoa da salbuespenei dagokienez hizkuntza bati eta besteari ematen zaien trataerari erreparatzea.
Ahots interesatu batzuk horrelakorik zabaltzen tematuta badaude ere, ez da egia eskola-eremuan euskarari dagokionez dagoen arazo bakarra erabilerarena denik. Aitzitik, urtero-urtero milaka ikaslek bukatzen dute derrigorrezko hezkuntza euskara nahikoa jakin gabe. Argi esan beharra dago: Celáaren aldaketek legearen urraketa betikotuko dute, ez baitiete ikasleei bermatzen EAEko bi hizkuntza ofizialen ezagutza.
Era grafikoan esateko, aldaketa hauekin uniformizazio gehiago eta euskara gutxiago.
LAB sindikatuak ere berba egin du:
EAEko Hezkuntzaren Erreformarako bidean, EAEko Hezkuntza Sailak atzo Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa arautzeko curriculum dekretu egitasmoak aurkeztu zituen eta aurkezpen horretan Isabel Celaa Hezkuntza Sailburua den andreak egin zituen adierazpenak eta egitasmoak, LAB Sindikatuarentzat guztiz salagarriak dira. Gure irakurketa bi punturen inguruan laburbil genezake.
Lehenik, Hizkuntza trataeraren harira eginiko adierazpenekin erabateko ezadostasuna adierazi nahi dugu lerro hauetatik. EAEko bi hizkuntza ofizialak bata bestearen parean jarrita lortuko den gauza bakarra egungo egoera egonkortzea besterik ez da, jakinik egungo egoerak derrigorrezko eskolaldia amaitutakoan oraindik ere euskara ezagutzen ez duten ikasleak jendarteratzen dituela. Gainera, hau guztia “eskola inklusiboa” termino eta kontzeptua erabiliz gauzatu nahian ari da. Ekimen honek izen bakarra dauka: DEMAGOGIA.
Aipatutako honek guztiak zuzenean egiten du talka 1993ko Eskola Publikoaren Legean jasotzen zenarekin: “Ikasle guztiek, baldintza beretan, derrigorrezko irakaskuntza-aldia bukatzean bi hizkuntza ofizialen ezagupen praktikoa izango dutela bermatzea, euskararen erabilera bultzatuz eta normalkuntzari lagunduz”. Penagarria eta salagarria da guztiz, oraindik ere 2009. urtean amaitzear dagoela 1993an jasotzen zen hori bete ez izana. Bide honetan egin beharreko aldaketak lege hori betetze aldera bideratu beharko lirateke eta ez bide segregazionista eta baztertzailetik.
Bigarrenik, orain arte gauzatutako “adoctrinamiento abertzale” delakoa gainditzeko curriculumean planteatzen dituen aldaketen gaineko aipamena. Hezkuntza Sailburuak bultzatu nahi duenak adoktrinamendua izena du. LABek ez zituen babesten aurreko Hezkuntza Sailak onartutako curriculumak, besteak beste, curriculumaren % 55aren zehaztapena Espaniako Estatuari aitortzen ziolako. Baina Celaa andereak beste aurrera urrats bat eman nahi du, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza Espaniakorekin homologatuz. Bi hizkuntzak “maila berean” jartzeaz gain, Euskal Herria terminoa desitxuratu egin nahi du, Euskal herria gizon eta emakumez osaturiko nazioa dela ezkutatuz, Batxilergoko Historia irakasgaia Espaniako Historia bilakatuko dute, curriculum erabili nahi dute eskolan biktima batzuekiko enpatia lortzeko, Euskal Herrian bortxa egoerak askotarikoak, eta hauek sortaraziko biktimak anitzak (lan istripuak sorturikoak, jendarteak sortutako bazterketa sozialekoak, sexu indarkeriazkoak, genero indarkeriazkoak, gehiegi polizialak eragindakoak, …) diren egoera ezabatuko dute, … Honek guztiak adoktrinamendu nazionalista espainola izena du, eta honen aurrean oldartu beharra dago.
Horregatik, LABetik egitasmo eta adierazpen hauek salatzeaz gain, deia egiten dugu gai hauetaz komunitate eskolarrak hitz egin dezan, derrigorrezko eskolaldia amaitutakoan gure ikasleek euskara ere ezagutu eta erabili dezaten dagoen atxikimendu gehien jaso duen Kontseiluaren proposamena ezagutu eta defenda dezaten. Era berean dei egiten diegu euskal curriculumaren definizioan lanean ari diren eragileei ahalbait azkarren tresna hori hezkuntzako langile, ikasle eta familien esku jar dezaten, bi tresna horiekin,euskal curriculuma eta hizkuntz politika berria, eta elkar lanarekin egin ahalko diogu PPSOE hezkuntza munduan ezartzen ari den ofentsiba ideologikoari.
EA atzo azaldu zen kontra:
Isabel Celaa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak gaur goizean aurkeztu dituen curriculumari buruzko dekretuek “orain arte sail horretan izandako arduradunek benetako elebitasunaren alde lortutako aurrerapauso guztiak arriskuan jartzen” dituztela salatu du Ikerne Badiola EAko Komunikazio idazkariak. Hori dela eta, Euskadiko Eskola Kontseiluak Hezkuntza sailburua atzera egitera behartuko duen erantzun sendoa ematea espero du Badiolak.
Bere irudiko, euskarak eta gaztelaniak hezkuntzan jasotzen duten tratamendua berdintzeko Celaak plazaratu duen asmoa “sekulako arduragabekeria” da, “biak hizkuntza ofizialak diren arren, errealitateak bien arteko desoreka izugarria dagoela erakusten duelako, euskararen kalterako, noski”. Horren harira, azaldu du Badiolak, Euskal Herrian dugun egoera diglosikoan euskara da bereziki indartu behar dugun hizkuntza eta horregatik ezinbestekoa da irakaskuntzan euskara hizkuntza nagusia izan dadila, ez bakarra, nagusia baizik, Hezkuntza Sailaren lehengo dekretuek esaten zuten moduan”.
Halaber, iragan legealdian Hezkuntza Sailak egindako curriculumak hezkuntza eragile gehienen adostasuna lortu zuela nahita ezkutatzea egotzi dio EAko buruzagiak Isabel Celaari. Beraz, salatu du, “iraina da Celaak doktrinamendu abertzaleaz hitz egitea”.